2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Txatxamatxalinatsu

TXATXAMATXALINATSU

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian
herria ta kofradia hasarratu ziran. (bir)

Tirikitena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena. (bir)

Txikia izan arren izan leike abila
biba Elantxobeko tanbolintxerua. (bir)

Tirikitena beltxa morena...

Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian
herria ta kofradia hasarratu ziran. (bir)

Tirikitena beltxa morena...

Ardo Gorri Naparra

ARDO GORRI NAPARRA

Hitzak eta Musika: Herrikoia

A. a, ardo gorri naparra
elikatura ona da
edan al baldin bada
a; a, a, ardo gorri naparra.

A, a, a, ardo gorri naparra
eztarriko lakarra
kentzen hau den azkarra
a, a, a, ardo gorri naparra.

A, a, a, kontuz busti zintzurra
jo nahi ezpadek lurra
ta hautsi lepa hezurra
a, a, a, kontuz busti zintzurra.

A, a, a, hau den ardo bikaina
edan zagun nahi aina
nahiz argitu bekaina
a, a, a, hau den ardo bikaina.

A, a, a, mahatsaren ur sorgina
gizonak edan grina
ta andreak mitina
a, a, a, mahatsaren ur sorgina.

E, e, e, ni ardoaren alde,
edan ardura gabe,
baldin bada debalde;
e, e, e, ni ardoaren alde.

Apalga Luz Mariluz || El Vino que Vende Asunción

APAGA LUZ MARILUZ || EL VINO QUE VENDE ASUNCION

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Apaga luz Mariluz,
apaga luz
que yo no puedo vivir
con tanta luz,
los borrachos
en el cementerio,
juegan, al Mus.

Pobrecitos los borrachos
que están en el
campo Santo (bis)
que dios les tenga en la gloria
por haber bebido tanto (bis)

Apaga luz Mariluz…..
 
--------
 
Cuando yo me muera
tengo ya dispuesto
en el testamento
que me han de enterrar,
que me han de enterrar.
En una bodega,
al pie de una cuba,
con un grano de uva
en el paladar,
en el paladar.

A mí me gusta
el pipiribi pipi,
de la bota empinar
paraba papa,
con el pipiribi pipí,
con el paparaba papa,
al que no le gusta
el vino, es un animal,
es un animal,
o no tiene un real,
que es lo mas normal.

El vino que vende
Asunción,
ni es blanco, ni es tinto,
ni tiene color. (bis)

¡Asunción!, ¡Asunción!,
saca media de vino a cañón.
(bis)

Anttoni eta Antton

ANTTONI ETA ANTTON

Hitzak: Nemesio Etxaniz - Musika: Herrikoia

♂ Anttoni, Anttoni!
zure atean nago ni.
♀ Ai, Antton, ai, Antton!
ate ondoan hor konpon!

♂ Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra;
zerua goibel, kabia hotza, ta janari gabe lurra
Ai, maite, nere bihotzak duan zure hotzaren bildurra!
Biontzat kabi bat berotzeko bilduko nuke egurra.
Anttoni, Anttoni!…
♀ Enarak ez du behin egindako kabirik inoiz aldatzen;
urtero beti kabi haretan umeak ditu bazkatzen
Baina zu, Antton, enara txarra zaitut neretzat bilatzen;
jai bakoitzean neska berria ikusten zaitut maitatzen.
Anttoni, Anttoni!...
♂ Enarak ere bere kabia galduta badu ikusten,
biderik gabe, haruntz ta honuntz, kabitik du aldegiten.
Egarri dagon nere bihotza zuk eman ezik edaten
berriro ere ibiliko da gogorik gabe nunbaiten.
Anttoni, Anttoni...
♀ Zure bihotza egarri dala, esan didazu bertsotan;
neronek ere ikasia det arrazoi dezula hortan;
zu beti zabiltz edari bila, ikusi zaitut askotan,
baina neurriz gain egarri hori itotzen dezu ardotan.
♂ Anttoni, Anttoni, kalabaza zale ez naiz ni.
♀ Ai, Antton; ai, Antton, haize preskuari gabon.

Amets

AMETS

Hitzak eta Musika: Agustin Zubikarai

Amets, amets egin
itsas gizona,
amets, zure ametsa
gertau leikela. (bis)

Berriz etorriko zera
Ondarruko kaiera.
Han daukazu maitea,
itxaroten dozuna.
Berriz etorriko zera
zure txaluparekin.
Han daukazu maitea
ta bihotza. (bis)

Amets, amets egin...

Berriz etorriko zera...

Amnistiaren Dema

AMNISTIAREN DEMA

Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Anje Duhalde

Amnistiaren alde,
zigortuen alde,
gu ere haiekin bat
zigorpean gaude.

Ez dugu izaterik
aske haiek gabe
haiekin askatuko
baikara gu ere.

Amnistiaren dema
garaipen eguna
lortzen ari garena
lortuko duguna.

Amnistiaren demak
bakea du izar
eta askatasuna
oinarrizko indar.

Herri dena abian
hego eta Ipar
gaur borroka dugu ta
garaipena bihar.

Amnistiaren dema....

Ameriketara Joan Nintzen

AMERIKETARA JOAN NINTZEN

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Ameriketara joan nintzan
zentimorik gabe
handik etorri nintzan
maitia bost miloien jabe.

Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen doztat
maitia bihotzian poza. (bis)

Amak Ezkondu Ninduen

AMAK- EZKONDU NINDUEN

Hitzak eta Musika: ezezaguna

Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin, (bis)
senarrak bazituen, larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (bis)

Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori? (bis)
hartu ta leihotikan, jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik. (bis)

"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (bis)
pazientziz pasa hitzan, urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (bis)

Deabruak daramala
interesatua, (bis)
hau baino nahiago dut, adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua.
bustana gogorraaaaaa….

Ama Begira Zazu

AMA BEGIRA ZAZU

Hitzak eta Musika: Victor Zubizarreta Arana

Ama begira zazu
leihotik plazara:
ni bezalakorikan
Plazan bai ote dan? (bis)
Plazan bai ote dan? (bis)
Lai lara lai tra la...

Begiak erne ditut,
bi zangoak arin:
hoinbertze dohainekin
ez nauke mutxurdin (bis)
Ez nauke mutxurdin (bis)
Lai lara lai tra la...

Haurra, ahal badaide,
Hala izan bedi:
Lehen gure aldi zen
Orain zuen aldi (bis)
Orain zuen aldi (bis)
Lai lara lai tra la...

Aldape ko

ALDAPE KO

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutsu hori (bis).
 
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
 
xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori (bis)?
 
Mende huntan
jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
 
xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu
ene pena hori (bis)!

Alaken Alaken

ALAKEN ALAKEN

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Alaken, Alaken
ala-pikula-tunbailen
errespun-dula-pikulatunba
Jesus maria
Jainkoa zen (bis)

Adiskideok,
ikusi dezute,
zelai horietan artzaiak,
artzai txiki,
artzain haundi,
artzain mutur leunak (bis)

Aitorren Hizkuntza Zaharra

AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA

Hitzak: Ziriako Andonegi
Musika: Herrikoia

Aitorren hizkuntz zaharra, nahi degu zabaldu
munduaren aurrean, gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan, odolik badegu
Euskaldunak euskeraz, hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra, Euskera guria!
Inon ez det aurkitzen, beste bat hobia.
Usain gozodun hizkuntz, txukun ta argia,
biraurikan ez duen, hizketa garbia.

Etsaiak aurka dabiltz, euskerarengatik,
lehen,orain,eta beti, guztiz aspalditik,
lurperatu nahirikan, antzin antzinatik;
ez dute hori lortuko, inungo aldetik

Euskera galdutzeko, ez dago bildurrik,
munduan ez da sortu, hortako indarrik.
Sasi jakintsu asko, dabiltz galdu nahirik,
asmo txar horiek guztiak, dirade alperrik.

Gora euskera maitea, zoragarriena,
euskaldunen artean, maitagarriena.
Munduan sortu zanik, hizkuntza zaharrena,
Gora ta gora euskaldunak, eta gure euskera.(bis)

Aita Semeak

AITA- SEMEAK

Hitzak: Mikel Zarate
Musika: Natxo de Felipe (Oskorri)


Aita-semeak tabernan daude,
Ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapo zaharrik kakoan.

Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren rnenpean.

Hondamendia gertatu zaigu
geure etxean 23órrela,
guztiok bizi nahi dugu baina,
nola biziko bestela?

Geurea dugu erru guztia
geurea dugu osoa,
ez inori ba errua bota,
Euskal Herria hiltzean.

Baina gaztea naíz eta daukat,
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria ,
ni bizi naizen artean.

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Aita San Miguel Iurretako

AITA SAN MIGUEL IURRETAKO ( BANAKO)

Hitzak eta Musika: Herrikoia (Durangaldea)

Aita San Miguel Iurretako
zeru altuko 22órre. (bis)
Agurra zarrak
dantzan ikusita-ak
egiten dok barrea (bis)

Garaiko plazan otea lore
Ermuan asentzioa. (bis)
Dantzan ikasi gura dabena
Barruetara be yoa. (bis)

Gora ta gora puntapijjue
eta gorago zerue (bis)
hankarik altzeu ezin dadozu
makurtu eixu burue (bis)

Aita juaniko seme Periko
zer dogu aparirako? (bis)
Orio-aza gozo-gozoa
Arto beroaz jateko. (bis)

Kazuelatxoan
intxaur-saltsëa
itxar morköan txupletin (bis)
eragin eta beti eragin
atsoak badauka zer egin (bis)

Jantzari-jantza Anbotopeko
Erromirijjen sanue (bis)
Krabelintxu bat belarrijen da
Larrosa bille banue (bis)

Aita Jainkoan Egin Banindu

AITA JAINKOAK EGIN BANINDU

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Aita jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
azken orduan jakingo nuke
atea nori ireki.

Lehenengo aitari, gero amari
gero anai-arrebari,
ta azken orduan, ixil-ixilik
nere maite politari. (bis)

Gazte gaztetik aita eta amak,
Fraile ninduten nombratu
estudioak ikasitera
Salamankara bialdu
Salamankara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.

Ezkondu nintzen bai ni ezkondu
eta sarritan damutu, fraka beltzetan
hari zuririk sekula ez zait faltatu. (bis)

Ai Simon Simon

AI, SIMON

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Ai, Simon, Simon, Simon.
Errotapean, errotapean.
Ai Simon, Simon, Simon,
errotapean lo zegon. (Bis)

Trailara, larara,
lararararararararara,
trailara, larara,
larararararararara.(Bis)

An kuran, kuran, kuran,
arrokapean, arrokapean
an kuran, kuran, kuran,,
arrokapean, Ambrosi. (Bis)

Trailara, larara,
lararararararararara,
trailara, larara,
larararararararara.(Bis)

Ai, Simon, Simon, Simon.
Errotapean, errotapean.
Ai Simon, Simon, Simon,
errotapean hor konpon. (Bis)

Agure Zaharra

AGURE ZAHARRA

Hitzak eta Musika: Lluis Llach (L’estaca)
Egokitzapena: Xabier Lete
Interpretazioa: Gorka Knörr

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera,
usteltzen hasi a dago-ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola, nola, laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...
(azkenengo bi lerroak) bis

Agur Xiberua

Agur Xiberua

Hitzak eta Musika: Pierre Bordazarre «Etxahun Iruri»
Partitura: Joseph Maris (www.eke.org) 

Sor lekhia ützirik
gazte nintzalarik,
Parisen sarthü nintzan
korajez betherik.
Plazerez gose eta
bürian hartürik
behar niala, alegera bizi.
Bostetan geroztik,
nigar egiten dit,
Xiberua zuri.(bis)

Agur Xiberua,
bazter güzietako
xokhorik eijerrena!
Agur sor lekhia,
zuri ditit ene ametsik
goxuenak.
Bihotzan erditik
bostetan elki deitadazüt
hasperena;
zü ützi geroztik
bizi niz trixterik,
abandonatürik,
ez beita herririk,
Parisez besterik,
zü bezalakorik.

Palazio ederretan
gira alojatzen,
eta segür goratik
alde freska hartzen;
Gain behera soginik
beitzait üdüritzen
Orhi gainen
nizala agitzen...
Bena ez dira eben
bazterrak berdatzen,
txoriak kanthatzen! (bis)

Agur Xiberua...

Arnetsa, lagün nezak
ni Atharratzerat
ene azken egünen
han iragaitera.
Orhiko txoriaren
khantüz behalzera,
pharka ditzan
nik egin nigarrak.
Hots, xiberutarrak,
aintzinian gora
euskualdün bandera. (bis)

Agur Xiberua...


Agur Jaunak

Agur Jaunak

Sortzailea: Manuel Francisco Lekuona Urtxalle
Partitura: Joseph Maris(www.eke.org)

Agur Jaunak
Jaunak agur,
agur t’erdi.

Danak Jainkoak
eiñak gire
zuek eta
bai gu ere.

Agur Jaunak,
agur,
agur t’erdi,
hemen gire.

Agur Jaunak.

Agur Euskal Herriari


Agur Euskal Herriari

Hitzak: Nicolas Ormaetxea
Musika: Urko
 
Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun,
guztiok beti-beti gauden gu euskaldun.

Agur eta ohore Euskal Herriari
Lapurdi, Baxenabar, Zubero gainari;
Bizkai, Nafar, Gipuzko eta Arabari.
Zazpiak bat besarka lot bitez elkarri.

Zazpi Euskal Herriek…

Haritz eder bat da gure mendietan,
zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan:
hemen hiru eta han lau, bat da zazpietan.

Zazpi Euskal Herriek…

Hi haiz, Euskal Herria haritz hori bera,
arrotza nagusiturik moztua sobera.
Oi gure arbasoak ez, otri ez beira,
Zein goratik garen gu jaustiak behera!

Zazpi Euskal Herriek…

Agate Deuna

Agate Deuna

Hitzak: Herrikoia
Musika: Herrikoia

Aintzaldu daigun Agate deuna
bihar da, ba, deun Agate;
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak;
igaz lez hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakelak

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz

Ez gagoz oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan kalterik... IEUP!!