2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Urte barri on danoi

Kaixo lagunok,
Bueno, urtea amaitzear dago, eta urte bikaina izan dala esango geunke. Leku askotan kantuka ibili gara eta proiektu honek gero eta itxura hobeagoa dauka. Lagun berriak egin doguz eta taldea, gero eta jende gehiagoz osaturik dago. Noski, hobetu beharra dago, baina sortzen dogun giroa ikusita, dudik barik, honetarako eta gehiagorako indarra emoten deusku.

Beraz, urte bikaina izan da aurtengoa, eta ziur datorrena hobeagoa izango dala, zuek danokaz.

Urte barri on danoi, eta zuon famili eta inguruko guztioi!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Algortan Emanaldia

Kaixo lagunok,

Gogoratu datorren martitzenean Algortatik abesten ibiliko garela.

Animatu eta zabaldu!

2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Algortan Emanaldia

Kaixo lagunok,


Datorren Abenduaren 23an, arratsaldeko 20:00eran, Algortako San Nikolas enparantzatik abiatuta Kantu poteoan ibiliko gara. Tabernen batzorde, dantza talde eta Olenetzeroaren antolakuntza taledak gonbidatuta, kriston giroa sortzera joango gara.

Animatu eta zabaldu!

Mundakako emanaldiaren argazkiak

Kaixo lagunok,

Betiko modun, hemen dekozuez Mundakako emanaldian egin genduzan argazkiak. Gehiago etortzear dagoz, baina espero dogu zuen gustokoak izatea!








Eskerrik beroenak Mundakako jendeari, eta batez be gure taldekide dan Mikel Landa eta bere Amatxori.

Argazki guztiak hemen