2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Eskerrik asko Laudio

Kaixo lagunok,

Pasadan zapatuan Laudiotik kantujiran ibili ginan. Hona hemen argazkiak!




Mila esker Laudio!

2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

Laudion emanaldia

Kaixo lagunok,

Nahiz eta ondino Bermeoko emanaldi-parranderoaz errekuperetan gabiltzan, datorren zaptauan 20:30tatik 23:30ra Laudiotik kantujiran ibiliko gara. Ondino ekitaldiaren programaren zain gabiltza, baina bueno, zoazie zuon agendak blokeatzen.

Animatu eta zabaldu!

2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

Bermeoko Arrain Azokan emanaldia

Kaixo lagunok,

Pasadan zapatuan Bermeotik ibili ginan kantuka. Egia esan, egun bikaina pasa gendun, eta lehenengo eta behin, mila esker Bermeoko jendeari eta baita taldekide dan Mikel Landa eta Estiri, merienda-bazkaria antolatzearren. Uste dot errepika beharreko egunda dala, beraz, ia datorren urtean gonbidapena luzatzen deuskuen eta bertara bueltatu ahal garen.

Hona hemen argazki batzuk!





Beste argazki gehiago, hemen

2015(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Bermeoko Arrain Azokan Emanaldia - 2015-05-16

Kaixo lagunok,

Bueno lehenengo eta behin, barkamenak eskatu behar doguz. Hilabete pare bat daroaguz webgunea eta sare sozialak erabat ahastuta dekoguzala... Ondino Betiko Ikastolako emanaldiaren argazkiak igo behar doguz eta bestelakoak be igo beharrean gauz.

Halantzik be, datorren Maiatzaren 16an, Bermeoko Arrain Azokatik ibiliko gara kantuka. Ondino ordutegia zehaztear dago, baina bueno, egun guztia bertatik egongo gara.



Beraz, animatu eta ia bertotik ikusten garen.